Bakarka nahiz taldean, partaideek hamar minutu inguruko emanaldi laburrak eskaini zituzten. Norberak sortutako kantak eta bertsioak tartekatuz, artista edo talde bakoitzak hiruzpalau abesti interpretatu zituen, euskara hutsean. Hauek izan ziren oholtzara igo ziren musikariak: Miren Artetxe, Alex Turrillas, Hector Aldalur, Nahia Eguskizaga, Amaia Arotzena, Maialen Rosa eta Goizane Aizpurua.