Irakurzaleek Sibilla Aleramo idazle italiarraren Una mujer liburuaz jardungo dute gaur (azaroak 26) arratsaldeko hitzorduan. Ainhoa Aldazabal eibartarrak dinamizatuko du solasaldia eta gaztelaniaz izango da.
Biharko (azaroak 27) saioan, aldiz, euskal literaturako bi erreferenteren obrak aztertuko dituzte. Asier Serrano idazle eta musikari eibartarrak gidatuko du hitzordua (euskaraz), eta Ramon Saizarbitoriaren Bi bihotz, hilobi bat liburua eta Xabier Lizardiren Asaba zaharren baratza izango dituzte hizpide.
Beti bezala, solasaldiak 19:00etatik 20:30era egingo dituzte, liburutegian bertan. Saioan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena (udal liburutegian, 943 19 25 60 edo 697 44 40 74 telefono zenbakietara deituta, edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora idatzita). Landuko diren liburuak, bestalde, norberak eramatea eskatu dute.