Errigorako produktuz osatutako bi otarre izan dira jokoan azken asteotan. Saskietako bat (gorria) bazkideen artean zozkatu du Zuhatza Euskara Elkarteak, hilabetero egin ohi duen zozketan, eta Aitor Zinkunegik —argazkian, ezkerrean— eraman du etxera. Bigarren saskiaren irabazlea, berriz, Unai Goikoetxea izan da (aitak jaso du saria bere ordez); 105 herritarrek parte hartu dute herri komunikabideak irakurleen artean egindako zozketan.