Unai Goikoetxeak irabazi du 'Berriketan.eus' atariko Errigorako saskiaren zozketa

Berriketan 2024ko aza. 15a, 11:07

Berriketan.eus-ek irakurleen artean antolatutako zozketak badu irabazlea: Unai Goikoetxea.

Pasa den azaroaren 8an, Berriketan.eus atariak irakurleen artean Errigoraren saski berde bat zozkatuko zuela iragarri zuen. Astebetez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta guztira 105 herritarrek eman dute izena. Gaur itxi da izen-ematea, 11:00etan, eta jarraian egin da zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez. Unai Goikoetxearentzat izango da saria.