2024/11/16 13:30 - 14:30
Ekitaldia Amagoia Arrieta kirolariaren etxean (Hondartza kalean) hasiko da 13:30ean; bertan, Debako Musika Bandak harrera egingo dio eta kalejira egingo dute Plaza Zaharrera bidean (Ifar kalea zeharkatuz), handik Lersundi kalea hartu eta Foruen Plazara abiatzeko.
Udaletxeko plazara iristean, herriko kirol elkarteetako ordezkariek ohorezko pasilloa egingo diote Arrietari, bere ibilbideari aitortza eginez, eta, ondoren, udaletxean Alazne Txurruka alkateak txapela jantziko dio kirolariari, baita lore sorta bat oparitu ere.