Bitor Garitaonandia surflariak brontzezko domina eskuratu zuen azaroaren 8tik 10era Las Palmasen (Kanaria Handia, Espainia) jokatu zen Open LPA Surf City txapelketan.
Helburuak beteta, gustura azaldu da. "Momentu hauetan, Europako zirkuitua daukat jomugan, eta helburua munduko zirkuiturako sailkatzea da. Txapelketa honetara etorrita, zirkuituak eskatzen duen erritmoari eutsi eta surfean ur berotan aritzeko aukera izan dut".
Pozik dagoela aitortu du debarrak. "Izan ere, arrazoi pertsonalak eta ekonomikoak tarteko, iaz ezin izan nintzen hemen lehiatu; hortaz, garaipen handi bat da urtebete beranduago hemen egoteko aukera izatea", gaineratu du.