Agerreko uzta, euskarari puzka da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpainaren leloa eta, azpimarratu dutenez, Ager eremuko, alegia, Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza hauspotzea du helburu. Hainbat berritasunekin iritsi da egitasmoa eta, lehengo formatura bueltatuz, hiru saski eskatzeko aukera dago; saskietan, gainera, zenbait produktu berri sartu dituzte.
Bihar amaitzen da eskaerak egiteko epea; horretarako, Errigoraren webgunean sartu behar da. Saskien banaketa, berriz, azaroaren 27an egingo dute Deban.