Helduentzako eta haurrentzako pixoihalak, linternak, pilak, mantak, eskuoihalak, garbiketarako produktuak, eskularruak eta maskarak batzeko kanpaina abiatuko dutela jakinarazi dute Arbil Elkarte Sozialeko kideek. Gaurtik azaroaren 8ra bitartean jasoko dute materiala, Arbilen bulegoan bertan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Egoeraren larritasuna ikusita, elkartasun kanpainan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.