Felipe Vela gogoan Deba eta Itziarko pentsiodunen mobilizazioan

Berriketan 2024ko urr. 24a, 09:58

Urriaren 15ean hil zen Vela, 74 urte zituela.

Astelehenean (urriak 21) egin zuten elkarretaratzean duela gutxi zendu den kidea gogoan izan zuten Debako eta Itziarko pentsiodunek. Azaldu dutenez, taldearen parte izan zen herriko mugimenduaren sorreratik, eta arrazoi horregatik oroitu nahi izan zuten azken mobilizazioan. "Faltan botako dugu", nabarmendu dute.

Ekitaldian, gainera, Karlos Larrañagak idatzitako bertso bat ere abestu zuten Velaren omenez. "Bertsoa idatzita jaso dugu eta bere familiako kideei emateko asmoa dugu".