Urriaren 13an hasi zituzten aurten estreinakoz antolatutako Arimen Gaua girotzeko ekintzak, baina ospakizun nagusia datorren ostegunean (urriak 31) izango da. Eta dagoeneko prest dago herriko talde eta norbanako ugariren parte-hartzea izango duen egitarau oparoa. Makillaje tailerra, kalejira, dantzaldia, musika, beldurren erretzea, kontakizunaren irakurketa... eta beste hainbat ekintza egingo dira arratsalde eta iluntze partean.
Festara batzeko eta ekintzetan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Eta ospakizuna iragartzeko bideo labur eta ikusgarria ere plazaratu dute. Herrian bertan grabatu dute ikus-entzunezkoa, eta herritarrak ditu protagonista. Arimen Gauak oinarri dituen baloreak nabarmentzeaz gain, lau haizetara zabaldu dute "herriak herriarentzat egindako" egitasmoan parte hartzeko deialdia: "Gu aurten Arimen Gaua ospatzera goaz. Eta zuek? Zer ospatzen duzue?"
Urriaren 31ko egitarau bateratua HEMEN IKUSGAI.