'Zenbat lo' liburua aurkeztuko dute gaur Kultur Elkartean

Berriketan 2024ko urr. 17a, 10:44

Izaro Lizarraga, Nekane Txapartegi eta Iraitz Lizarraga. Arg.: Aiurri

Haur batek kartzelarekin eta preso duten amarekin duen harremanaz mintzo da liburua, Nekane Txapartegi eta haren alabaren historian oinarrituta. Txapartegi bera ez ezik, liburuaren egileak ere izango dira aurkezpenean. 18:30ean hasiko da hitzordua.

Txalaparta etxeak argitaratu duen Zenbat lo liburuaren aurkezpena izango da gaur (urriak 17) Debako Kultur Elkartean. Iraitz Lizarraga idazleak haur batek espetxearekin eta preso duten amarekin duen harremana kontatzen du liburu horretan; Nekane Txapartegi eta haren alabaren historia dago oinarrian. Obra poetikoa da, gaztetxoei zein helduei zuzendua, eta "afektu eta jolasez, testuz eta ilustrazioz" josita dago. Izaro Lizarragarenak dira liburuko irudiak. 

Arratsaldeko aurkezpen ekitaldian idazlea eta irudigilea izango dira, baita Nekane Txapartegi ere. Aurkezpenaren ondoren solasaldia ere izango da.