Ostegun goizean itxita egongo da Astillero kaleko ikasketa gela

Berriketan 2024ko urriaren 8a

Udal iturriek jakinarazi dute urriaren 10ean desinfekzio lanak egin behar dituztela ikasgelan, eta horregatik egongo da erabiltzaileentzat itxita 08:00etatik 13:30era bitartean.

Astillero kaleko 10. zenbakiko beheko solairuan kokatua dagoen ikasgela ez da zabalik egongo ostegun goizean, baina ohiko ordutegia izango du arratsaldean, 13:30etik aurrera.

Debako Udalak azaldu bezala, espazioa baldintza higieniko onenetan mantentzea da desinfekzio lanen helburua, betiere "erabiltzaileei espazio atsegin eta garbia" eskaintze aldera.