Markina-Xemeingo Erraldoien konpartsaren ekimenez egingo da biharko topaketa eta goiz osoko egitaraua prestatu dute ospakizunerako.
11:00etan emango diote hasiera egunari, erraldoien silueta tailerrarekin (eskulanak), Uhagonen. Ondoren, Uhagonetik bertatik abiatu eta herrigunea zeharkatuko duen kalejira egingo dute eta toki batzuetan dantzak ere egingo dituzte; ibilbidea luzea denez, dantza bakoitzean talde batek parte hartuko duela jakinarazi dute.
Kalejira eta dantza erakustaldien ondoren, 14:00etan, herritarrek erraldoi txikien erakusketa ikusteko aukera izango dute eta toki berean Erraldoiak liburua erosteko aukera ere egongo da.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, goizean euria egingo balu, ekintza guztiak frontoi txikian egingo dituzte, eta dantzak 11:30ean hasiko dira, Uni Frontoian. Hemen ikus dezakezue egitaraua.