Hilabete honetako plangintzaren barruan, ikasleei zuzendutako irteera ere antolatu du Burdin Kurutz Mendi Taldeak. Nabarmendu dutenez, gaztetxoen artean mendizaletasuna sustatzea da irteera horien helburua, eta ikasturteko bigarren irteera Larrun aldera izango dela iragarri dute. Igandean (urriak 6) izango da txangoa eta, adierazi dutenez, autobusez joango dira Sarara. Han trena hartu eta Larrun mendiaren tontorrera igo ondoren, oinez jaitsiko dira Ibardinera. "Ibilaldi polita" izango dela azpimarratu dute.
Txangoan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, eta horretarako azken eguna gaur (urriak 3) da. Ikasleek eskolan bertan eman dezakete izena; ikasleekin batera joan nahi duten helduek, berriz, Burdin Kurutz taldeko Whatsapp taldean idatzita edo burdinkurutz@gmail.com posta elektronikora idatzita eman ahalko dute izena.
Irteeraren prezioa 12 eurokoa da bazkideentzat eta 15 eurokoa gainontzeko herritarrentzat. "Prezio horri Larrungo trenaren salneurria gehitu behar zaio. 4 eta 12 urte bitartekoek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta adin horretatik gorakoek, berriz, beste 20 euro". Beti bezala, autobus zerbitzua ere egongo da. 08:30ean abiatuko da autobusa pasealeku estalitik.