Paraolinpiar Jokoen lehen fasean ahaleginak eta bi egin bazituen ere, ez zuen hura gainditzeko aukerarik izan Boccian aritzen den Amagoia Arrieta kirolariak. Debuteko partidan Aurelie Aubert frantziarra izan zuen aurkari eta, gutxigatik bada ere, garaipenak ihes egin zion. Hiruna berdindu zuten lehia, baina berdinketa haustean aurkariaren alde geratu zen markagailua (1-2) . "Zentimetro gutxi batzugatik galdu nuen partida. Duela gutxira arte neuk menderatzen nuen, baina gauzak zeharo aldatu dira orain. Partida irabazten didan lehen aldia da".
Bigarren partidan Yee Ting Jeralyn Tan singapurtarraren aurka aritu zen Arrieta. Txapelketan aurrera egin nahi bazuen, irabazi beharra zeukan, baina ez zuen jokoan asmatu; 1-5 galdu zuen partida eta, hortaz, ezin izan zuen Paraolinpiar Jokoetan garaipena lortzeko ametsa bete.