Iaz izan zen lehen aldiz norgehiagokan, baina, azaldu duenez, aurten ez zuen "inondik inora" bertan egoterik espero. "Otsailean trafiko istripu larria izan nuen eta azkar egin dut hobera, baina ez dut txapelketa puntuagarri bakar batean ere parte hartu. Arrazoi horregatik, gonbidapena jaso izana sorpresa izan da. Dakidanez, gainera, euskal selekzioko ordezkari bakarra izango naiz".
Pilotu debarra berriki hasi da uretan entrenatzen eta "sentsazio onekin" dagoela esan du. "Lehiatzeko gogoz nago. Indonesiara joan aurretik Errege Kopa ere badut urrian; ea proba bietan maila txukuna emateko gai naizen".