Udal iturriek azpimarratu dutenez, emakumeenganako indarkeria (dela psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa...) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da; "ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina da".
Halako gertakarien aurrean, euskal jendarteak zein erakundeek duten erantzukizuna ere ekarri du gogora udalak eta egiturazko arazo horri erantzuna emateko berdintasuna behar-beharrezkoa dela ohartarazi du. "Hori dela eta, Debako Udalak norabide horretan lan egiten jarraituko du, jendarte berdinzale eta justuago bat lortzeko".