Neguko ordutegia Euskotrenen

Berriketan 2024ko ira. 10a, 09:35

Euskotrenek jakinarazi du atzodanik (irailak 9) indarrean dela neguko ordutegia tren zerbitzuan, uda sasoia amaitutzat emanez.

Aurten ere tren zerbitzua handitu du Euskotrenek udara partean, baina dagoeneko neguko ordutegia ezarri du bere linea guztietan. Ohiko ordutegia indarrean da atzodanik.

"Irailaren 9an Euskotrenen trenbide eta metro linea guztietan (L3 Bilbon) neguko ordutegia indarrean sartuko da, baita Usansoloko geltokiaren eta Ospitalearen arteko autobus bidezko anezka zerbitzuan ere. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da", azaldu du Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Saileko Sozietate Publikoak.

Ordutegi berriak Euskotrenen webgunean edo bere app-ean kontsultatu daitezke. Informazio gehiago nahi dutenek 944 33 33 33 telefonora dei dezakete.