Bihar hasiko dira Lasturko San Nikolas jaiak

Berriketan 2024ko ira. 9a, 13:07

Bihar (irailak 10) hasi eta igandera arteko egitaraua dakarte aurtengo jaiek. Hona hemen egunez egun egingo diren jarduerak.

EGITARAUA:

  • Irailak 10, asteartea. San Nikolas Eguna
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren, hamaiketakoa Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek eta Garazi Larrañaga eta Eneko Arbeo trikitilariek alaiturik.
    • 14:00. Bazkaria tabernan.
    • 17:30. Nikolas Txikiren jaitsiera eta bertako gazteen arteko jolasak.
    • Eguna amaitzeko, zezenak.
  • Irailak 11, asteazkena. Helduen eta Umeen Eguna
    • 11:00. Meza.
    • Ondoren, hamaiketakoa tabernan.
    • 12:00. Umeen arteko pilota partidak.
    • 14:00. Umeen bazkaria tabernan.
    • 17:30. Lasturko umeen ezustekoa eta jolasak.
    • Jarraian, Gailur Zaldiketa Eskolaren erakustaldia.
    • Arratsaldean zehar, buruhandiak eta erraldoiak. Gainera, arratsalde osoan Ane eta Nagore Zulaika trikitilariak izango dira bertan.
    • Eguna amaitzeko, poniak.
  • Irailak 13, ostirala. 
    • 21:00. Bertso afaria tabernan. Bertsolariak: Joanes Illarregi eta Jone Uria. Gai jartzaileak: Unai Izagirre eta Jon Izagirre (sarrerak salgai daude Gure Dendan, Bikainen eta Lasturko tabernan, 25 euroan)
    • Ondoren, erromeria goizaldera arte Bada Giro taldearekin.
  • Irailak 14, larunbata. Bikoteen Eguna
    • 11:00. Bikoteen arteko pilota partidak eta bolo txapelketa.
    • 14:00. Bazkaria tabernan.
    • 17:30. Bikoteen arteko jolasak.
    • Ondoren, zezenak eta, jarraian, Andutz Dantza Taldearen emanaldia.
    • Egun osoan zehar Jare eta Elaia Izagirre trikitilariak izango dira bertan. 
    • Gauean, kantu afaria eta Manex Unanue eta Enaitz Zabale trikitilarien erromeria.
  • Irailak 15, igandea. Intxorpe Eguna
    • 09:30. Meza nagusia.
    • Ondoren, hamaiketakoa tabernan.
    • 11:30. Eskuz binakako pilota finala frontoian, eta bertso saioa Unai Izagirre eta Asier Azpiroz bertsolariekin.
    • Jarraian, bolo txapelketa bertsolariek eta trikitilariek alaituta.
    • Egun osoan zehar Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak izango dira bertan.
    • 14:00. Bazkaria tabernan.
    • 17:00. Herri-kirolak Lasturko plazan:
      • Aizkoran: Kimetz Oñederra Aittola, Mikel Aguirre, Malen Barrenetxea eta Lucia Orbe.
      • Harria jasotzen: Urdax Magunazelaia eta Haritz Aranguren Norde.
  • Jarraian, bertsolarien bigarren saioa, bertako gazteen aurresku "kitzikagarria" eta, San Nikolas jaiak amaitzeko, pailazoak, zezenak eta Nikolas Txikiren igoera.