Zabalik dago Gozatuz aisialdi eskaintzan izena emateko epea

Berriketan 2024ko ira. 6a, 11:30

2024-2025 ikasturterako programan izena emateko azken eguna irailaren 20a da.

Ikasturte berriari ongietorria ematearekin batera, urtero Zubi eta Mogel guraso elkarteekin batera antolatzen duen Gozatuz aisialdi programa aurkeztu du Debako Udalak. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, euskaraz jarduteko eskolaz kanpoko eremu berriak eskaini nahi dituzte eta, horretarako, askotariko jarduerak antolatu dituzte haur, gazte eta helduentzako.

Saioak urriaren 14an hasiko dira eta, iragarri dutenez, denetara zazpi ikastaro eskainiko dira. Lau 16 urtetik beherakoentzat izango dira eta, beste hiru 17 urtetik gorakoentzat.

Eskaintza

Honakoa da 16 urtetik beherakoentzat antolatu duten eskaintza.

  • Antzerkia (LH3ko eta LH4ko eta LH5-DBH4).
  • Bertsolaritza (LH5-DB4).
  • Pintura (LH2-LH4 eta LH4-DB4).
  • Sukaldaritza (LH5-DB4).

Honakoak dira, berriz, 17 eta 30 urte bitartekoentzat eta 30 urtetik gorakoentzat antolatu dituzten jarduerak.

  • Pintura (17-30 urte).
  • Tailla (17 urtetik gora).
  • Zeramika (17-30 eta 30 urtetik gora).
Izen-ematea

Ikastaroetan izena emateko azken eguna irailaren 20a da. Matrikula egiteko fitxa udaletxeko harreran, turismo bulegoan edo udal liburutegian eskuratu daiteke eta, bete ondoren, hiru leku horietako batean aurkeztu beharko da. Nahiago dutenek, gainera, Internet bidez ere egin dezakete eskakizuna. 16 urtetik beherakoei eskainitako ikastaroren batean izena eman nahi dutenek HEMEN klikatu dezakete eta helduentzako ikastaroetan izena eman nahi dutenek, berriz, HEMEN.

Gogorarazi dute taldeak aurrera egiteko ezinbestekoa izango dela gutxienez zortzi pertsonako taldeak osatzea. "Beraz, aukera gehiago markatuz gero, aukera gehiago izango dira taldea osatzeko". Informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko 943 60 80 48 telefonora deitu daiteke.