Urteroko hitzorduari eutsiz, aurten ere iraileko azken larunbatean (hilaren 28an) ospatuko da Euskal Jaia Deban. Eta, azken urte luzeotan bezala, Zuhatza Euskara Elkarteak bazkari herrikoia antolatuko du, egitarauari bere ekarpena egin nahian.
Herri bazkariaren nondik norakoak zehaztu (formatua erabaki, eguneko plangintza prestatu… ), boluntarioen taldea osatu eta arduren banaketa egiteko asmoz, bilera irekia deitu dute irailaren 11rako (asteazkena); 19:00etan izango da batzarra, Kultur Elkarteko liburutegian. Antolakuntzan laguntzeko prest dauden guztiak bertan parte hartzera animatu dituzte.