Udalak jakinarazi du Ostolaza Udal Liburutegiak ohiko ordutegia berreskuratuko duela irailaren 9tik aurrera. Beraz, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:45era egongo da zabalik liburutegi orokorra. Haur eta gazte liburutegia, berriz, arratsaldez egongo da irekita. Erabiltzaileen adinaren arabera, ordutegi ezberdina izango du: 2 eta 6 urte bitartekoentzat, 16:30etik 17:30era egongo da zabalik; 8 urte bitartekoentzat, 16:30etik 19:00etara, eta 15 urte bitartekoentzat, 16:30etik 19:45era.