2024/09/14 08:00 - 14:30

55. Kale Margo Lehiaketa

55. Kale Margo Lehiaketa
Deba

Debako Udalak, Cardenas Fundazioak eta Haitz Haundi elkarteak antolatutako sariketan 16 urtetik gorako margolariek parte hartu dezakete.

08:00etatik 10:30ak bitartean jarriko zaie zigilua margo oihalei. Lanak aire zabalean egin beharko dira (Deban bertan) eta 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean. Gaia eta teknika libreak izango dira.

Sari banaketa 14:30ean egingo da, osoko bilkuren aretoan. Guztira 8 sari banatuko dituzte.