18:00. Kanpai errepika eta San Rokeri zapi gorria janztea.
Jaien hasiera. Udaletxeko balkoitik txupinazoa San Roke festei hasiera emateko.
Jarraian. Kalejira Musika Bandarekin, txistulariekin eta Lizarrako Gaiteroekin (erraldoi eta buruhandien laguntzaz).
19:30. Udalbatzako kideak udaletxetik Plaza Zaharrera abiatuko dira, Kalez-Kale txistulari taldeak Alkate Soinua jotzen duen bitartean.
Ondoren. Gure Kai dantza taldeak erreberentzia eta ezpata-dantza dantzatuko ditu elizan. Aitzuri Abesbatzak, berriz, Hilarion Eslavaren salbea abestuko du.