Marinel Egunerako euskal dantzen ikastaroa egingo dute abuztuaren 7an eta 12an

Berriketan 2024ko abu. 6a, 11:53

Arg.: Joxerra LarraƱaga

Agirre jauregiko dantza gelan egingo dira saioak, 20:00etan.

Aurtengoan ere entseguak egingo dira Deban, San Roke festen baitan ospatuko den Marinel Eguneko dantzak txukun prestatze aldera. Gure Kai Euskal Dantzari Taldeak jakinarazi bezala, bi saio egingo dituzte, biak ala biak Agirre jauregiko dantza gelan: bihar (abuztuak 7) izango da lehenengoa, eta hilaren 12an, aldiz, bigarrena. 20:00etan hasiko dira saioak eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Ikastaroko partaideek kaskarots, jorrai dantza eta larrain dantza ikasteko aukera izango dute.