Debako Udalak jakinarazi du aurtengo Marinel Eguneko bazkaria antolatzeko bilera irekia egingo dela gaur (abuztuak 1) arratsaldean. 18:00etan jarri dute hitzordua, udaletxean, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Urtero bezala, abuztuaren 17an ospatuko da Marinel Eguna, San Roke festen egitarauaren baitan.