Parte hartzeko oinarriak ere ezagutarazi dituzte antolatzaileek. Sariketan parte hartu nahi duten margolariek, ohi bezala, zigilua jarri beharko diete margo oihalei. Parte hartzeko interesa duten artistak udaletxeko areto nagusian agertu beharko dira 08:00etatik 10:30era bitartean. Lanak ere leku berean jasoko dituzte gero; 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira.
Artelanen gaia librea da eta horiek irudikatzeko nahi den teknika erabili ahal izango da. Azpimarratu dutenez, lanak nahitaez aire zabalean margotu beharko dira; hau da, udalerrian barrena.
Zortzi sari
Epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak eta, iragarri dutenez, 2.850 euro banatuko dira saritan. 14:30etik aurrera udaletxeko areto nagusian egingo den ekitaldian zortzi sari banatuko dituzte guztira, honakoak:
- Lehen saria: 800 euro.
- Bigarren saria: 500 euro.
- Hirugarren saria: 350 euro.
- Saritu gabeko herriko lehen sailkatua: 250 euro.
- Cardenas fundazioaren sari bereziak
- Laugarren saria: 200 euro.
- Maria Esperanza Chavarri akuarela saria (lehendik saritu gabeko akuarela onena): 300 euro.
- Marques de Prado Ameno sari berezia (teknika librean, aurretik saririk jaso ez duten 21 urtetik beherako gazteentzat): 150 euro.
- Blanca Vilallonga saria (Itsasoa gaitzat duen eta lehen saritu gabeko lanik onena): 300 euro.