Etzi aurkeztuko dute San Roke jaietako egitaraua

Berriketan 2024ko uzt. 30a, 09:39

Udaletxeko areto nagusian izango da ekitaldia; 12:00etan jarri dute hitzordua.

Udalak jakinarazi duenez, 2024ko San Roke jaietako programa aurkezteko ekitaldi bat egingo du ostegunean (abuztuak 1). Azpimarratu dutenez, udaletxeko areto nagusian egingo duten aurkezpen ekitaldia irekia izango da eta bertan abuztuaren 14tik 18ra ospatuko diren jaien harira antolatutako ekintzen eta ekitaldien berri emango dute.

12:00etan hasiko da ekitaldia eta ondoren, programak herritarren eskura jarriko dituztela iragarri dute; turismo bulegoan erosi ahalko dira.