Debako Udalak eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak lankidetzarako hitzarmena izango dute

Berriketan 2024ko abu. 7a, 11:39

Debako udalbatzak aurreko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran onartu zuen bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena.

Udal iturriek azpimarratu dutenez, akordioaren helburu nagusia da Gipuzkoako Elikagaien Bankuak gaur egun dituen eta estaltzen ez diren kudeaketa eta funtzionamendu gastuetan udalak zein baldintzatan lagunduko dion arautzea.

Jakinarazi dutenez, laguntza horren zenbatekoa zehazteko orduan, udalerri bakoitzak urtero jasotzen dituen elikagaien eta oinarrizko produktuen kopurua hartuko da aurrerantzean kontuan. Gaineratu dutenez, elikagaien bankuak elikagaiak entregatzeko jarraituko duen prozedura ere jasotzen du akordioak.