Kolorez Blai udalekuetako partaideek 'lipdub' dibertigarri bat egin dute

Berriketan 2024ko uzt. 24a, 11:11

Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeko begiraleek hiru minutu pasatxoko lipdub dibertigarri bat zabaldu dute gaur (uztailak 24). Bertan, Kolorez Blai udaleku irekietako bigarren txandan parte hartzen ari diren gaztetxoak ageri dira, Xutik taldearen Ti-ta kantuaren doinuarekin dantzan.

Uztailaren 15etik 26ra bitartean egiten ari diren udalekuetako bigarren txanda honetan 84 gaztetxo ari dira parte hartzen. Bederatzi begirale daude taldean; horiek ere agertzen dira irudietan.