Bueltan da Debako Musika Bandaren udako dantzaldia

Berriketan 2024ko uzt. 24a, 10:42

Larunbatean (uztailak 27) izango da emanaldia, 23:00etan, Foruen Plazan. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Beste behin ere, udako dantzaldia egingo da Foruen Plazan, eta ikus-entzuleek "askotariko abesti ezagunez gozatzeko aukera" izango dutela iragarri dute musikariek. Kontzertua larunbatean izango da, 23:00etan, eta herritar guztiei egin diete hitzordura gerturatzeko gonbidapena.

Bide batez, pasa den uztailaren 6an Queen taldearen omenezko kontzertura hurbildu ziren guztien "berotasuna" ere eskertu nahi izan dute bandako kideek. "Sekulakoa izan zen karpa eta inguru osoa herritarrez beteta ikustea. Eskerrik asko gurekin izan zineten guztioi".