2024/07/18 21:30 - 23:30
Beste afari feminista bat antolatu du Deba eta Itziarko talde feministak. Umorea eta jolasak izango da oraingo honetarako aukeratutako gaia. "Afari hau gorputzak askatu, barre egin eta jolaserako aukera paregabea izango da!".
Antolakuntza errazteko aurrez izena ematea eskatu dute. Interesatuek honako formularioan sartuta izena eman dezakete. "Jateko norberarena ekartzea norbere esku geratzen da, edariak eta postrea gure kontu!".