Hilabeteotan egindako lana biribiltzeko, talde ezberdinetan aritu diren zenbait kide Lubina elkartean bildu ziren uztailaren 3an, mahai baten bueltan mokadu bat egin eta tarte atsegin bat pasatzeko.
Iazko urrian hasi eta ekainera bitartean, asteroko hitzorduak egin dituzte mintzalagunek. Lau taldetan banatuta, bakoitza bere dinamika eta ordutegiarekin, guztira 25 bat herritar aritu dira mintzapraktika egiten ikasturte honetan.
Uda ondoren elkarrekin batzen hasiko dira berriz bidelariak eta bidelagunak. Hau da, euskara ikasten ari diren eta euskaraz hitz egiten laguntzen dieten pertsonak.