Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Aitzuri Abesbatzaren 30. urteurrenaren harira ondutako erreportajea, abuztuaren 2an Deban emango duten kontzertuaren harira Ibil Bedi musika taldeko kideei egindako elkarrizketa, azken asteotako kultur eta aisialdi jardueren argazki bilduma, Itziarko Kopraixen egitarau osoa, Itziar Trail mendi lasterketaren nondik norakoak, albiste laburrak...
Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.