Literatura, irudiak eta musika uztartzen dituen emanaldia egin zuten uztailaren 12an, Iturri Ondoan egitasmoaren baitan.
Aurtengo ikuskizunean parte hartu duten idazleak hauek izan dira: Iraia Agirrezabala, Antton Aizpurua, Goizane Aizpurua, Eider Aldalur, Rexu Arakistain, Ane Bastida, Nekane Goikoetxea, Itsaso Iciar, Arantza Iriondo, Itzale Laka, Mari Seara, Ainara Sedano, Mattin Urbieta eta Amaia Zinkunegi. Irudigileak, berriz, hauek izan dira: Inma Alberdi, Esti Beristain, Iñaki Elosua, Aitor Oñederra, Nere Oria eta Jhoselin Quispe. Halaber, Kulunka Dantza Taldeak ere parte hartu du emanaldian.
Hemen duzue ikusgai Inma Alberdik Berriketan aldizkarira bidalitako argazkien bilduma.