Marea gora zikloaren baitan antolatutako azken-aurreko hitzaldiarekin hasiko da aste honetako Gure Giroren eskaintza. Gaur (uztailak 17), 19:00etatik aurrera, Jesus Gutierrez historialari eibartarrak uda sasoia eta turismoa izango ditu hizpide, Historia del verano en Euskadi, Deba y la importancia del turismo izenburupean egingo den solasaldian.
Aste honetako gainontzeko hitzorduak, berriz, herria jazz eta blues doinuz zipriztintzeko asmoz datorren bosgarren Jazzez Blai festibalaren barruan izango dira. Igandean (uztailak 20), Hiru Uhinak hotelean egin behar zen ekimena bertan behera geratu ostean, goi mailako zortzi hitzordu izango direla iragarri dute antolatzaileek.
Gaur, 22:00etan, Gaztetxean egingo den Asteazken Akustikoen baitan izango den emanaldiarekin emango diote hasiera aurtengo egitarauari. Hain zuzen ere, Debako Jazz Konboak eta Blues Tailerrak izango dute jaialdia irekitzeko ardura. Hona hemen datozen hitzorduen egutegia:
- Uztailak 18, osteguna
- 19:30. Blues kontzertua: Chris Corcoran Quartet, Kultur Elkartean. (Oharra: pintxo-potea egongo da).
- Uztailak 19, ostirala
- 19:00. Jazz kontzertua: Trezz, Kultur Elkartean.
- 21:30. Jazz kontzertua, Ondargain tabernan.
- Uztailak 20, larunbata
- 20:00. Jazz kontzertua: Roberto Nieva Quartet, Kultur Elkartean.
- 22:30. Jazz kontzertua: The Megadeth Project, Kultur Elkartean.
- Uztailak 21, igandea
- 13:00. Jazz kontzertua: Xahu, Kultur Elkartean.
- 19:00. Jazz kontzertua: Tana Santana Quintet, Kultur Elkartean.