Aitzuri Abesbatzaren 30 urteko ibilbidea, iruditan

Berriketan 2024ko uztailaren 18a

Aurten 30 urte betetzen dira Aitzuri Abesbatza eratu zenetik. Taldeak berak lagatako argazkien bidez, koruaren ibilbidea iruditan ikusteko bilduma osatu du Berriketan-ek. Bertan daude ikusgai, besteak beste, klaustroan emandako lehen kontzertuan, han-hemenka egindako beste hainbat emanalditan eta 30. urteurreneko kontzertu berezian ateratako argazkiak.