Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur arratsaldean

Berriketan 2024ko eka. 27a, 09:31

19:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko batzar aretoan. Hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide.

Udaletik jakinarazi dutenez, honakoa da eztabaidatuko den gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  2. Alkatetza dekretuen kontrola.
  3. Onartzea, hala badagokio, baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako Soraluzen dagoen eskualdeko etxebizitzaren hitzarmena berritzea.
  4. Onartzea, hala badagokio, Amilaitz Elkarteak aurkeztutako mozioa: Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan ontzien amarralekuak emateko prozedura eta horien erabilera arautzen duen dekretuari buruzkoa; eta EAJ/PNV-k aurkeztutako mozio alternatiboa.
  5. Onartzea, hala badagokio, LGTBI kolektiboaren adierazpen instituzionala.
  6. Eskariak eta galderak.