2024/06/28 19:00 - 20:30
FilmaLGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko egunarekin bat eginez, Arantza Ibarra Basañez ondarrutarraren Mi pequeño gran samurai dokumentala proiektatuko dute Kultur Elkartean. Ikus-entzunezkoak 2018an bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi trans gazte ondarrutarraren bizitza jasotzen du, eta emanaldiaren ostean solasaldia egingo da Ana Martinez eta Elaxar Lersundi haren gurasoekin.
Ondoren, Hector Aldalurrek emanaldi akustikoa eskainiko du.