Debako Udalak jakinarazi du gaur (ekainak 25) goizean ekin dietela Ifar kalean zuhaitz bat kentzeko lanei eta, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera, uneotan itxita dago eremua. Ondorioz, ezin dira erabili Itsasbegi, Mogel eta Ifar kalea batzen dituzten eskailerak eta igogailua.