Baionara egindako irteerarekin (ekainaren 5ean) eta Sasiolaren historiari buruzko hitzaldiarekin (hilaren 6an) ekin zieten hilabeteko proposamenei. Gainera, urteroko hitzorduek ere ez dute hutsik egin. Hilaren 13an, adibidez, San Antonio Eguna ospatu zuten Sasiolan. Ohiturari jarraituz, bertan elizkizun berezia egin zuten eta, ondoren, hamarretakoa dastatu ahal izan zuten partaideek.
Hilaren 16an, berriz, aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omendu zituzten. Guztira, 78 bazkide elkartu ziren bazkarian.