Iazko festaren ildo beretik, aurten ere ekintza ugari antolatu dituzte bi eguneko egitarauaren baitan, eta "pozik" azaldu dira herritarrek emandako erantzunarekin.
"Giro ona nagusitu zen bi egunetan. Beraz, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen; ezin dugu besterik esan. Jarduera batzuetan izandako parte-hartzea ikusita, hausnarketa egin eta datorren urtera begira seguruenik moldaketa batzuk proposatu beharko ditugu, baina ziur esan dezakegu festa berriro antolatuko dugula. Hortaz, hurrengo hitzordurako prestatuko ditugun ekintzetan ere elkar ikustea espero dugu", gaineratu dute.
Aurtengo egitarauan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak ematearekin batera, surfa, kirola, aisialdia eta kultura uztartzen dituen jaialdia bigarrenez posible egin duten eragile, boluntario eta norbanako guztientzako ere esker oneko hitzak dituzte antolatzaileek. "Jende askori eman behar dizkiogu eskerrak, zerrenda oso luzea da".