Kondek "asmo onenekin eta ilusioz" heldu dio zeregin berriari, eta azaldu du "aurrekoek egindako lan onari" jarraipena ematea duela helburu.
Bide horretan, talde exekutiboan dauden Josu Varela (lehendakariordea), Paul Garcia (diruzaina), Iñaki Aristi (idazkaria) eta Aiert Zinkunegi (kirol arduraduna) izango ditu bidelagun, "baita beste hainbat laguntzaile ere".