Dordoka Klubeko kirolariak debut nahiko ona egin zen aurreko asteburuan (ekainak 15 eta 16) Antequeran (Malaga, Espainia) jokatu zen Espainiako Boccia Txapelketan. Sailkapen faseko bi partidetatik bat irabazi ondoren, BC1 kategoriako (eskuekin edo oinekin jaurtitzen duten eta laguntzailea behar duten kirolariak) D multzoko bigarren bezala egin zuen jauzi hurrengo fasera.
Final-laurdenei dagokienez, ondo moldatu zen; 4-2 gailendu zitzaion Serafin Rodriguez Rojori. Eta finalerdia ere arazorik gabe irabazi zuen; 8-2 emaitzarekin erraz hartu zuen mendean Joaquin Villena Gil. Finalean, baina, egungo Europako txapeldunak ezin izan zuen Ferran Ribas Valdibia gainditu; 1-9 galdu zuen.
Erabakiaren zain
Espainiako Paralinpiar Batzordeak abuztuaren 28tik irailaren 8ra ospatuko diren Parisko Paralinpiar Jokoetarako aurrez hautatuta dauden 250 kirolarien izenak ezagutarazi ditu, eta horien artean dago Deban bizi den Amagoia Arrieta.
Bere lehen Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera gero eta gertuago baldin badu ere, uztailaren 15era arte itxaron beharko du txartela bermatuta duen jakiteko; egun horretan argitaratuko dute Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak, Espainiako Batzorde Paralinpikoak eta Espainiako Kirol Federazioek ezarritako sailkapen-irizpideei jarraituz osatutako parte hartzaileen behin betiko zerrenda.