Ekaineko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2024ko eka. 21a, 09:39

Herri aldizkariaren 296. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Iñaki Sagarna historialariari Ernest Hemingway eta Euskal Herria kongresuari buruz egindako elkarrizketa, Gure Giro zikloari buruzko informazioa eta egitaraua, Debabarreneko banketxeen bulego itxierei buruzko erreportajea (Saretzen proiektua), albiste laburrak...

Bestelako edukiak, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.