879.338,84 eurokoa da lizitazioaren prezioa eta, zehaztu dutenez, kontratuak hiru urteko iraupena izango du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Askotariko zerbitzuen eskaintza eta hainbat kirol-instalazioren kudeaketa jasotzen ditu deialdiak. (Kontsultatu HEMEN kirol instalazioaren kudeaketa integralaren baldintza nagusiak).
Azpimarratu dutenez, helburua da Debako kirol instalazioetan zerbitzu eskaintza zabala bermatzea. "Ekimen honekin, Debako Udalak kalitatezko kudeaketa eraginkorra bermatu nahi du kiroldegian, herritar guztientzako kirol ingurune osasungarria eta irisgarria sustatuz".
Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 10a da. Kontratazioaren espedientea eta horri lotutako dokumentazio teknikoa Debako Udalaren kontratatzailearen profilean argitaratu dituzte. Proposamenak, bestalde, bitarteko elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez.
Lizitazio prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idazkaritza@deba.eus helbide elektronikora idatzi edo kontratatzailearen profila kontsultatu daiteke, Debako Udalaren webgunean.