Hondartza denboraldia, oro har, ekainaren 15etik irailaren 15era izan ohi da Gipuzkoako hondartzetan, baina, aurten, hasiera data atzeratzea erabaki du Debako Udalak. Hala, ekainaren 22an abiatuko da gurean bainu denboraldia. Ohi bezala, irailaren 15era bitartean emango dituzte hondartzako zerbitzu guztiak, hau da astebete gutxiago iraungo du.
Data atzeratzearen arrazoi nagusia, zehazki, sorospen zerbitzuaren esleipena izan dela argudiatu dute udal ordezkariek. "Ez da inor aurkeztu eta, horrek, hainbat gorabehera sortu dizkio udalari. Orain, gorabehera horiek jada konponduta, astebete atzeratu du udalak bainu denboraldiaren hasiera". Azpimarratu dutenez, atzerapenaren helburu nagusia da hondartzako zerbitzuak "baldintza onenetan" eskaintzen direla bermatzea. "Modu horretan, hondartzako erabiltzaileen ongizatea eta segurtasuna bermatuko dira".