Udalak 150 toldo erosi ditu, eta horiek erabiltzeko eskubidea zozketa publiko bidez esleituko dute. Atzo (ekainak 12) goizean egindako zozketaren ondoren, modu honetara osatu dituzte esleipendunen behin-behineko zerrendak:
Eskari gehiago ere egon direnez, ordezkoen zerrendak ere osatu dituzte.
- Lehenengo multzoa (ordezkoak)
- Bigarren multzoa (ordezkoak)
- Hirugarren multzoa (ordezkoak)
- Laugarren multzoa (ordezkoak)
- Bosgarren multzoa (ordezkoak)
Esleipendunek 48 orduko tartea izango dute ordainketa egiteko, hau da, ostiralera (ekainak 14) arte. Toldoen zenbatekoari 20 euroko fidantza ere gehitu beharko zaiola gogorarazi dute. Behin ordainketa eginda, turismo bulegoan aurkeztu beharko da ziurtagiria. Nahiago dutenek ingurumena@deba.eus posta elektronikora ere bidali dezakete. Ordainagiria bidaltzeko azken eguna igandea (ekainak 16) dela zehaztu dute.
Ordainketak egin direla ziurtatu ondoren, behin betiko zerrendak osatuko ditu udalak. Astelehenean (ekainak 17) argitaratuko dute emaitza, baita libre gelditu diren toldoen zerrenda ere. "Hala, ekainaren 18tik aurrera, libre gelditu diren toldo horien esleipena egingo da, ordezkoen zerrendako hurrenkera errespetatuz. Horiek ere 48 orduko epea izango dute ordainketa egiteko". Prozesu hori guztia amaitu ondoren, ekainaren 24an argitaratuko dituzte zerrenda guztiak.
Tasei eta zozketaren oinarriei buruzko informazio gehiago, HEMEN. Zalantzak argitzeko, bestalde, ingurumena@deba.eus helbidera idatzi daiteke.