Pasa den ekainaren 3an, Berriketan.eus atariak irakurleen artean Euskal Herria Zuzenean festibalera joateko hiru eguneko bi bono zozkatuko zituela iragarri zuen.
Astebetez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta atzo (ekainak 10) itxi zen izen-ematea, 12:00etan. Jarraian egin zen zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez, eta Ainhoa Salegi Alvarezek lortu du saria. Laster jasoko ditu jaialdira joateko bonoak.