Amaikak Bateko jarduneko zuzendaritza batzordeko kideek iragarri dutenez, hainbat gai eztabaidatuko dituzte batzarrean. "Aurten, ohiko puntuak lantzeaz gain, presidente berria izendatu eta zuzendaritza talde berria aurkeztuko dugu".
Jardunean dagoen taldearen iritziz, berria "oso pozgarria" da, talde berak "urte dezente" baitaramatza lanean. "Aurten, azkenean, gure lekukoa hartuko duen talde batekin ari gara lanean. Dagoeneko hasita gaude hurrengo denboraldia antolatzen. Beraz, ondo bidean, 2024-2025 denboraldirako zuzendaritza talde berri bat izango da Amaikak Baten", aurreratu dute.
Bazkaria
Urteko batzar berezia egin ondoren, klubeko "familia" osatzen dutenek elkarrekin eta lagunartean egoteko aprobetxatuko dute eguna. "Beti bezala, aurten ere pilotalekuan elkartuko gara urte osoan Amaikak Baten bueltan gabiltzanok". Bazkari batekin agurtuko dute denboraldia. "400 lagunetik gora elkartzea espero dugu", gaineratu dute.